XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Garraioan eta beste zeregin batzuetan ere erabiltzen zituztela pentsatu beharko da.

Mende honetan, egia esan, jendetza ugaltzearekin batera, soroak hedatu egin ziren, zenbait eremu luberritu, baserri berriak sortu edo zaharrak haunditu, eta paraje garaietako lurrak, Arantzazu aldean bereziki, areago erabiltzen hasi ziren.

Aintzinako laboreak ditugu garia, artatxikia eta zekalea.

Gaztainarekin batera horiek eskaintzen zizkioten nekazariari oinarrizko janariak.

XVII.ez geroztik, ordea, arto, babarrun eta bestek osatu zuten baserritarraren bazkari-legea.

Basoak ez ziren edonola hustiratzen, zuhaitzak iraunarazteko lege bereziak baitziren.

Haritza eraikintzarako erabiltzen zen, pagoa ikazkintzarako eta gaztainondoa haltzarigintzarako, bakoitzaren balioen arabera.

Nekazari eta abeltzainen arteko harremanak ez ziren beti zeharo baketsuak izaten, jokabide eta interes desberdinetara zeramatzaten produkzio-moduak zeuzkaten eta.

Alabaina, burruka hori Kontsejuko aginpidea eskuratzera mugatzen zen eskuarki.

XVIII. mendera arte abeltzainak gailendu zirela badirudi ere, harrez gero galtzaile bihurtu zitzaizkigun, laborantzak abiada azkarra hartu baitzuen.

Lurren partiketa dela eta, bere etxaldetxoaren jabe den baserritarraren irudi liluragarria nagusitu zaigu maiz.

Nekazari ugari zegoen, ordea, maiztertzaren uztarpean %30tik 50era errenteroak omen ziren eta ugazabak ere bi eratakoak genituen: (...).